Itxi

telebista

Audientziak

Altuna III-Dario pilotarien arteko partida 158.000 ikus-entzulek jarraitu zuten

EITB

Buruz buruko finalerdia audientzia-buru izan zen euskaldunen artean % 19,3ko audientzia-zatiarekin.

  • Pilota

    Pilota. Argazkia: EITB

Azaroaren 22an, igande arratsaldean, "ETB Kantxa" saioak eskainitako eskuz banakako txapelketako  Altuna III eta Dario pilotarien arteko finalerdiak % 10,5eko kuota bereganatu zuen, eta euskaldunen artean, % 19,3ko audientzia-zatia. Euskaldunen artean audientzia-buru izan zen norgehiagoka.

Halaber, 158.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.