Itxi

telebista

Audientziak

"En Jake" saioak denboraldiko audientzia-zatirik altuena lortu zuen asteartean

EITB

Xabier Lapitzek aurkezten duen saioak % 18,4ko audientzia-zatia eta 123.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zituen.

  • Xabier Lapitz, "En Jake" saioko aurkezlea

    Xabier Lapitz, "En Jake" saioko aurkezlea. Argazkia: EITB

Asteartean, azaroaren 24an, "En Jake" saioak % 18,4ko audientzia-zatia lortu zuen, denboraldiko altuena.

Halaber, emanaldiak 123.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Xabier Lapitzek egun-eguneko gaiak lantzen ditu "En Jake" saioan. Astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 11:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.