Itxi

telebista

10:10etik aurrera

Burmuinak nola ikasten duen aztergai, asteazkeneko 'Forum'ean

A.H.

EITB

David Barberok Naroa Ibarretxe neuro-psikologoa elkarrizketatuko du.

  • David Barbero, 'Forum' saioko aurkezlea. Argazkia: EITB

Naroa Ibarretxe neuro-psikologoa eta irakaslea da Deustuko unibertsitatean eta Burmuinak nola ikasten duen izeneko hitzaldia eman berri du unibertsitateak antolatutako Nazioarteko Hezkuntza Kongresuan. Bere lana hizpide, asteazkeneko gonbidatua izango da 'Forum' elkarrizketa saioan. David Barberorekin mantenduko duen elkarrizketan burmuineko egituren inguruan arituko da: memoria, ikasteko ahalmena eta sormena garatzeko buruko mekanismoak azalduz.

'Forum' asteazken honetan emitituko da, goizeko 10:10etik aurrera, ETB-2n.