Itxi

telebista

22:30ean

Iruñeko menuei buruz, gaur gauean, "Juego de Cartas" saioan

EITB

Javi Sierrak gidatutako saioak New Trujal, La Comedia, La Juana Gastrobar eta La Gardabera jatetxeetako menuak dastatuko ditu.

  • Javi Sierra

    Javi Sierra. Argazkia: EITB

Gaurkoa ez da "Juego de Cartas" saioak Iruñea bisitatzen duen lehen aldia. Javi Sierra sukaldariak gidatuta, Nafarroako hiriburuko lau jatetxe lehiatuko dira menurik erakargarrienaren titulua eskuratzeko.

Miguel Monjelos New Trujal jatetxeko jabearekin hasiko da jokoa. Miguel ziur dago bere menua denen gustukoa izango dela, izan ere, 15 lehenengo plater eta beste horrenbeste bigarren eskaintzen ditu. Eskaintza zabala, zalantzarik gabe.

Iruñeko Alde Zaharrean, Amalia Pascual La Comedia jatetxeko sukaldaria aurkariak bereganatzen saiatuko da, sekretu iberikoarekin. Etxeko espezialitate bat da, eta, besteak beste, Donejakue bidea egitean Iruñetik igarotzen diren atzerritar askok eskatzen dute.

Eduardo Ruiz de Mendoza Mendebaldea auzoko La Juana Gastrobar jatetxeko sukaldari eta jabea izango da hirugarren partaidea. Bere sukaldaritza tradiziorik onenean oinarritzen da, eta lokalean "finger food" deritzon jakiak eskaintzen ditu, hau da, hatzekin jaten direnak.

Hiriko harresien ondoan amaituko da saioa, La Gardabera jatetxean Carlos Jordanekin. Jatetxe horretan iragana eta etorkizuna batzen dira, eta hainbat sorkuntza berritzaile eskaintzen dituzte, hala nola natxoak pistoarekin.

"Juego de Cartas" saioa Iruñean izango da bertako kalitate gastronomikoaz gozatzen, gaur gauean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.