Itxi

telebista

22:30ean

'El francotirador' pelikula, gaur gauean, "La Noche De..." saioan

EITB

Bradley Cooper protagonista duen filmak Chris Kylen istorioa kontatzen du, AEBetako armadako frankotiratzailerik hilgarriena izan zen Navy SEALS taldeko kide kondekoratuarena.

  • Bradley Cooper 'El Francotirador' pelikulan

    Bradley Cooper 'El Francotirador' pelikulan. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, "La Noche De..." saioak El francotirador (American sniper, 2014) filma eskainiko du. Pelikulak AEBetako armadako Chris Kyle Navy SEALS taldeko kide kondekoratuaren istorioa kontatzen du. Irakera bidali zuten Kyle, eta esaten denez, bere erriflearekin 250 hildako eragin zituen etsaien artean, eta bere punteria eta zehaztasun milimetrikoak bizitza kontaezinak salbatu zituen gudu-zelaian. Clint Eastwoodek zuzendutako filmean, Bradley Cooperrek antzezten du protagonistaren rola, eta Sienna Miller eta Luke Grimes aktoreek ere filmean parte-hartzen dute, besteak beste.

Aurretik, "La noche De..." saioak Daryl Hannah aktorearen inguruko erreportajea eskainiko du, aste honetan 60 urte betetzen baititu. Horrez gain, Linea caliente atala publizitateaz mintzatuko da, "product placement" izenaz ere ezagutzen den filmen ezkutuko publizitateaz, hau da, film baten bilbean marka komertzialak sartzeaz. Eta, azkenik, Los archivos secretos LND atalak Leslie Nielsenen hilobian puzkerren txiste-sortarik idatzita dagoen egia den edo ez azalduko du.

"La Noche De..." saioak 'El francotirador' filma eskainiko du gaur, 22:30ean, ETB2n.