Itxi

telebista

Audientziak

Buruz Buruko Txapelketako finala 294.000 ikus-entzulek jarraitu zuten igandean

EITB

2018tik Buruz Buruko Txapelketako final ikusiena da. Horrez gain, bere ordu-tartean nagusi izan zen % 18,9ko audientzia-zatiarekin.

  • Erik Jaka pilotaria, Buruz Buruko Txapelketako finalean garaile

    Erik Jaka, Buruz Buruko Txapelketako finalean garaile. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Igandeko Buruz Buruko Txapelketako finala bere ordu-tartean nagusi izan zen % 18,9ko audientzia-zatiarekin. Ikus-entzule euskaldunen artean, gainera, % 27,3ko kuota bereganatu zuen.

Erik Jaka 22-20 gailendu zitzaion Jokin Altuna pilotariari Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatutako finalean. 2018tik Buruz Buruko Txapelketako final ikusiena izan da, izan ere, norgehiagokak 294.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.