telebista
Ostiralean
James Degale txapeldun olinpiarra protagonista, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.H.
EITB
Horrez gain, Manny Pacquiao eta Juan Manuel Marquezen arteko neurketa historikoa gogoratuko dute.
-
'Boxeo Izarrak'. Argazkia: EITB
Ostiral honetako 'Boxeo Izarrak' saioari hasiera emateko, pisu superertaineko txapelketa bat eskainiko da. James Degale txapeldun olinpiarra eta George Groves izango dira aurrez aurre. Degalek urrezko domina eskuratu zuen Beijingeko Olinpiar Jokoetan eta profesional mailan egindako 10 borrokaldiak irabazi ditu. Grovesek, ostera, 12 neurketa egin ditu eta denak irabazi.
Ondoren, pisu astuneko norgehiagoka bat eskainiko du saioak Chris Arreola eta Nagy Aguileraren artekoa. Hirugarren borrokaldia Kevin Bizizer kanadiarra eta Mauro Lucero mexikarraren artekoa izango da. Bizierrek egindako 14 neurketak irabazi ditu.
Azkenik, Manny Pacquiaok eta Juan Manuel Marquezek egindako lehen norgehiagoka gogoratuko du 'Boxeo Izarrak' saioak, benetan neurketa historikoa eta ikusgarria.
'Boxeo Izarrak' ostiral honetan emitituko da 22:30etik aurrera ETBK Sat katean eta 00:15ean ETB-1en.