telebista
Igande honetan
Txus Jaio eta Aimar Irigoien hartuko dituzte 'Finlandia'n
A.A.
EITB
Bi gonbidatuak izango dira gainera Desapiyuko protagonistak.
-
'Finlandia'. Argazkia: EITB
'Finlandia'ko lagunek Txus Jaio eta Aimar Irigoien hartuko dituzte igande honetan gonbidatu. Eurekin solasean aritzeaz gain, programako hainbat ataletan parte hartuko dute: Jon Iraolaren teknologia tartean, Eriz magoaren magia erakustaldian eta baita aste honetako Desapiyua-n ere.
Ohi denez, Olaberriako Cars zirkuituan gauzatuko da desafioa. Bi proba egin beharko dituzte Jaiok eta Irigoienek. Lehenengoa, bien arteko karrera izango da racing autoetan. Bigarrena proba fisikoa izango da. Biak igeltseroak direnez, 50 kiloko porlan zakua orgatik hartu eta hamar altxaldi eman beharko dizkiote. Altxaldi horiek egiten lehenak irabaziko du bigarren froga.
'Finlandia'ko aktoreen eskutik, umore esketxak ere ikusgai izango dira igande gaueko saioan: Iñaki & Joxemai Fiction, obra bat atrakatzera joango dira Perurena eta Olasagasti eta bertan lanean bukatuko dute; Kerman zerbitzari, lagun bat ospitalera eramango du hiltzorian; Konjuntuba, OIN`E M-n taldeak 'Bariku' abestia joko du, eta Aire-Aire, ETBko aspaldiko irudiak erakutsiko dizkigute Joxemari Iriondok eta Ainhoa Goikoetxeak.
21:25ean hasiko da 'Finlandia', igandean, ETB-1en.