Itxi

telebista

22:15ean

'Hostiles' westerna, gaur gauean, "La noche De..." saioan

EITB

Horrez gain, Felix Linaresek gidatutako saioak '10 Curiosidades De...', 'Tu Banda Sonora Favorita' eta 'Odio en las Entrañas' atalak eskainiko ditu.

  • Christian Bale 'Hostiles' westernaren fotograma batean

    Christian Bale 'Hostiles' westernaren fotograma batean

Gaur gauean, Felix Linaresek aurkeztutako "La Noche De..." saioak Hostiles filma eskainiko du, Arizonako, Coloradoko eta Mexiko Berriko paraje naturaletan filmatutako pelikula zirraragarria. Izan ere, ia film osoa kanpoan grabatuta dago, zinemako platorik erabili gabe, eta, ondorioz, filmaketa taldeak ekaitz elektrikoen bolada bati aurre egin behar izan zion, eta horrek lana atzeratu zuen.

Aurretik, asteazkenean 103 urte beteko lituzkeen Kirk Douglas hartuko dute protagonista 10 Curiosidades De... atalean. Bitxikeria horien artean, Spartacus filmeko protagonista etorkin errusiarren semea izan zela edota familiari ez ziola herentzian ezer utzi jakitera emango du saioak.

Ondoren, Tu Banda Sonora Favorita atalean, Horizontes de Grandeza, El Piano edo Zorba, el Griego filmen musikaz aritu da "LND". Horrez gain, tarte horretan aurreko hilabetean botoa emateagatik programaren hileko sariaren irabazleraren izena emango du.

Amaitzeko, Odio en las Entrañas tartean, Julia Robertsek eta Nick Noltek elkarrekin lan egiten zuten bitartean ez zirela batere ondo konpontzen ezagutzera emango du programak. Antza denez, biek Me Gustan los líos filmerako bikotearen papera egiten zuten bitartean, telebistan egiten zizkieten elkarrizketetan bata besteaz gaizki esaka ibiltzen ziren.

"La Noche De..." saioa asteartetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.