Itxi

telebista

Audientzia oharra

ETB-3, haurrek gustukoen duten katea, Euskadin

A.E.

EITB

Ostegunean, haur euskaldunen lehenengo aukera ETB-3 izan zen eta kateak %21.2ko audientzia zatia lortu zuen.

  • Doraemon (Argazkia: EITB)

    Doraemon (Argazkia: EITB)

Ostegunean, ETB-3 katerik ikusiena izan zen haurren artean Euskadin eta %21,2ko audientzia zatia lortu zuen 4 eta 12 urte bitarteko ikusleen artean. Hurrengo telebista ikusienak baino 8,1 puntu gehiago lortu zituen.

161.000 ikus-entzulek bat egin zuten katearekin ostegunean eta azaroan bataz beste 155.000 ikus-entzule bat egin dute katearekin.

ETB-3k horrela, bere bigarren audientzia daturik altuena lortu du, Euskadiko haurren gustuko aukeren artean bere tokia geroz eta gehiago bermatuz. Euskal Telebistako hirugarren kateak euskaraz eskaintzen du bere programazio osoa eta eguneko 17 ordu haurrei zuzendutako saioek osatzen dute. Arrakastatsuenen artean, 'Dragoi bola', 'Doraemon' eta 'Shin Chan' produkzioak aipa daitezke.