Itxi

telebista

Audientziak

Osteguneko "En Jake", denboraldiko ikusiena % 18,3ko audientzia-zatiarekin

EITB

Horrez gain, 132.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

  • Xabier Lapitz

    Xabier Lapitz. Argazkia: EITB

Xabier Lapitzek zuzendu eta gidatutako "En Jake" saioa bere ordu-tartean nagusi izateaz gainera, denboraldiko ikusiena izan zen ostegunean. % 18,3ko audientzia-zatia bereganatu zuen eta 132.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

"En Jake" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 11:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.