Itxi

telebista

Saria

'Kresala' saioak Antena de Oro saria jaso zuen atzo

A.E.

EITB

Telebista autonomiko onenaren sailean gailendu dute.

00:20
'Kresala', Antena de Oro saria. EITB

ETBk astero Pedro Garcia Larraganek aurkeztuta eskaintzen duen 'Kresala' saioak Antena de Oro sari bat irabazi du. Espainiaiko Irrati eta Telebista Elkarteen Federazioak urtero banatzen dituen sariak dira Antena de Oro golardoak.

'Kresala' telebista autonomiko onenaren sailean gailendu dute. Atzo, larunbata, azaroak bost izan zen sari emate ekitaldia Aranjuezko Gran Casinon eta saria jasotzera Agustin Herranz saioaren zuzendaria eta Miguel Angel Idigoras ETBko zuzendaria joan ziren.

Aurtengo sarituen artean, Albert Castillon, Juan Ramon Lucas, Manolo Lama, Maria Casado, Carlos Sobera, Marta Reyero, Marta Robles eta Bertin Osborne aurkezleekin batera, Fernandez Vega Oftalmologia Institutua, Espainiako Saskibaloi Selekzioa, Luis Maria Anson kazetari eta idazlea, Radio Juventudeko ikasle ohiak eta Maria Dolores de Cospedal politikaria daude.

Sari hau ez da 'Kresala'k jasotzen duen lehena. 2010eko urrian Bilboko Portuko Agintaritzak eta Ontzi Kontsignatarioen eta Zamaketarien Elkarteak Euskal Telebistako saio hau nabarmendu zuen.

'Kresala' saioa 2010eko otsailean estreinatu zen. Itsasoari buruzko istorio eta berriak ditu ardatz; gure herriarekin zerikusia dutenak eta hemen jazotzen direnak, itsasorik gabe bizi ezin duten lagunen kontuak. Astearteetan ematen da ETB-1en eta igandeetan ETB-2n.