Itxi

telebista

Azaroaren 8an

'Goenkale': Zergatik utzi zion Aliziak egunerokoan idazteari?

EITB

1987ko San Juan gauean Aliziak bere egunerokoan idazteari utzi zion. Joanak horren zergatia jakin nahi du eta amari galdetuko dio.

  • 'Goenkale'. Argazkia: EITB

Dirua falta zaiola konturatuko da Leo. Ibik eta Itxasok elkarri leporatuko die lapurreta.

1987ko San Juan gauean Aliziak bere egunerokoan idazteari utzi zion. Joanak horren zergatia jakin nahi du eta amari galdetuko dio. Alizia oso urduri jarriko da.

Iñigo Arraldera iritsiko da eta horrek eragina izango du Lukasen eta Malenen bikote harremanean. Lukas lekuz kanpo sentituko da eta bera eta Malen oso ezberdinak direla konturatuko da.

ARTESA iruzurrak zer esana ematen jarraitzen du herrian. Imanol arduratuta dago Leok kaltetuen zerrendan izena eman ez duelako. Leorenganako mesfidantza geroz eta handiagoa da.

Ernestoren bitartez, aita-semeen arteko tentsioa baretu egingo da.

'Goenkale' astearte honetan emitituko da 22:00etatik aurrera ETB-1en.