Itxi

telebista

Kirolak

Orona Txapelketako erremonte finalak eta "ETB Kantxa", gaur, zuzenean

EITB MEDIA

Lehen pilota partida Olaizola II eta Rezusta vs Artola eta Aranguren pilotariek jokatuko dute, eta bigarrena Egiguren V - Ruiz bikoteak Salaberria - O.Etxebarriaren aurka.

  • Erremontea

    Erremontea. Argazkia: EITB Media

Erremontea eta pilota eskainiko dira zuzenean, larunbatean.

15:30ean hasiko da Orona Txapelketako finala Hernanin. Eta ondoren, 17:30ean Lizarran bi pilota partida jokatuko dira. Lehena Olaizola II eta Rezusta vs Artola eta Aranguren jokatuko da, eta jarraian Egiguren V - Ruiz bikotea Salaberria - O. Etxebarriaren aurka arituko dira.

ETB1eko "ETB Kantxa" saioan eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango da partida zuzenean Joseba Urkiola, Mikel Idoate eta Ane Muruamendiarazen eskutik.