telebista
Saio berezia
'Behobia-San Sebastian 2011' saio berezia, ETB-1en
A.E.
EITB
Astelehen gauean, 23.000 korrikalari bilduko dituen lasterketaren inguruko erreportaje berezia izango da ikusgai.
-
'Behobia-San Sebastian 2011'. Argazkia: EFE
Astelehen gauean, 'Goenkale'ren ondoren, Behobia-San Sebastian lasterketaren inguruko erreportaje berezia izango da ikusgai ETB-1en. Igande goizez 23.000 korrikalari bilduko dituen lasterketa garrantzitsu honen inguruko lana izango da. Kirol esparrua gainditzen duen gertaera bilakatu da honez gero azaroan izaten den karrera. Aurten 47. edizioa betetzen du proba ezagunak.
ETB-1eko saio bereziak lasterketa partaideen begietatik erakutsiko digu. Ezagunak eta ez hain ezagunak diren gizon emakume gazte eta adinduak zergatik parte hartzen duten jakingo dugu, eta lasterketa nola egiten duten ere erakutsiko dute. Korrikalari askoren istorio berezia kontatzen saiatuko dira.
Maite Eskarmendi eta Aunitz Alberdi erreportariek jarraituko dituzte korrikalariak eta euren iritzi, sentzazio, gogoeta eta kontakizunak bilduko dituzte.
'Behobia-San Sebastian 2011' saioa 23:15ean izango da ikusgai ETB-1en.