telebista
21:55ean
X. Nazioarteko Trikitixa Jaialdia, larunbatean ikusgai ETB-1en
A.A.
EITB
Iragan urriaren 28an Andoaingo Bastero kulturgunean ospatutako ikuskizuna.
-
Trikitixa
Trikiti doinuak dakartza ETB-1ek larunbat gauean, iragan urriaren 28an Andoaingo Bastero kulturgunean ospatutako X. Nazioarteko Trikitixa Jaialdian bildutakoak, hain justu. Okzitania, Irlanda, Espainia eta Euskal Herriko musikariak entzuteko parada izango dute ikus-entzuleek.
Soinu txikia eta biolina ditu ardatz aurtengo jaialdiak, eta ohi denez, etxeko trikitilariek eta kanpotik etorritakoek hartuko dute parte. Besteak beste, Cyrille Brotto, Alexandra Lacouchie, Stephern Doherty, Patrick Doocey, Jorge Arribas, Diego Galaz, Arrabots taldea, Jon Ostolaza, Juan Arriola, Maixa Lizarribar, Ines Osinaga, Maite Loidi eta Xabier Zeberio.