Itxi

telebista

Azaroaren 15ean

'Goenkale': Germanek egia jakin nahi du!

O.A.

EITB

Bere buruaz beste egiten saiatu zen gauean zer gertatu zen jakin nahi du Germanek. Nekaneri informazioa ateratzen saiatuko da, baina alferrik.

  • 'Goenkale'. Foto: EITB

Alkoholemia probaren emaitza jakinaraziko dio Nekanek Manexi. Baimendutako alkohol tasa bikoiztu egin zuen gazteak. Joana eta Manex arduratuta daude gertakari horrek hastear den epaiketan izan dezakeen eraginarengatik.

German ez da inorekin fio hiltzen utzi zutela jakin zuenetik. Nekaneri informazioa ateratzen saiatuko da, baina alferrik. Inesen urtebetetze eguna dela esango dio Aliziak eta Germanek opari bat egingo dio. Egoera intimo bat biziko dute eta ondorioz, nahastuta, Ines otoitz egitera sartuko da logelara.

Karlosen emazte ohia joango da Arraldera eta berarekin itzuli nahi duela esango dio.

Iñigok Malenen lagun perfektua bailitzan jokatzen du. Lagunak asmo gaiztoak dituela uste du Lukasek eta jakinaren gainean jarriko du Malen. Mirea ama Arraldera joan delako gustura dago Malen. Mireia bestalde, arduratuta dago hedabideetan bolo-bolo dabilen gai misteriotsu bat dela eta. Ernestok ez arduratzeko eta gaiaz ez hitz egiteko eskatuko dio.