Itxi

telebista

22:15ean

Bengoetxea VI.a - Aranguren vs Peña II.a - Albisu, gaur Zornotzatik zuzenean

EITB Media

Ondoren, promozioko binakako partida bat jokatuko da.

  • Pilota.

    Pilota. Argazkia: EITB Media.

Gaur, 22:15ean, bi pilota partida izango dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean, Zornotzatik.

Gauari hasiera emateko, partida nagusia jokatuko dute, eskuz Binakako Txapelketako partida. Bengoetxea VI.a - Aranguren bikotea Peña II - Albisu aurkarien aurka arituko dira. Ondoren, Promozio Txapelketako partidan, Elordi - Garmendia eta Salaberria - O. Etxebarria arituko dira aurrez aurre.

"ETB Kantxa" saioan, Joseba Urkiolak, Abel Barriolak eta Ane Muruamendiarazek egingo dute partida horien zuzeneko jarraipena.