Itxi

telebista

Kirolak

"Superkoparen bila" saio berezia, saskibaloia eta pilota, gaur, EITBn

EITB Media

Horrez gain, Ana Ramosek aurkeztutako "Helmuga" saioan mendiko eskiaz eta eskaladaz arituko dira.

  • Athletic Club-eko jokalariak, pozarren.

    Athletic Club-eko jokalariak, pozarren. (EITB Media)

EITBko kirol eskaintzaren barruan "Helmuga" saioko kirol erreportajeak, saskibaloia, herri kirolak eta pilota izango dira gaur. Horrez gain, gauean "Superkoparen Bila" saioa eskainiko da.

11:30ean, "Helmuga" kirol saioko protagonista nagusia Gaizka Itza muxikarra izango da. Mendi eskiatzailea da Gaizka eta berak hain maitea duen Gorbeian izango dira eskiatzen. Halaber, Angela Eiterren azken eskalada ere aipatuko du saioak. 

12:00etan, berriz, Endesa Ligako Kutxabank Araski - IDK Gipuzkoa taldeen arteko partida eskainiko da zuzenean. Gasteizen arituko dira bi taldeak jokoan, eta partidaren jarraipena Xabier de La Fuentek eta Aitor Uriondok egingo dute.

ETB4 katean, 12:30ean, pilotako afizionatu mailakoek jokatutako partida bat izango da ikusgai, Kepa Arroitajauregiri egindako omenaldian.

16:00etan halaber, herri kirolak eskainiko dira, Urrezko aizkolarien Binakako Txapelketa. Eta bukatzeko, 17:00etan hiru pilota partida jokatuko dira Eibarren. Hasteko, Irribarria - Bikuña eta P.Etxeberria - Tolosa pilotarien artean jokatuko da lehen partida; ondoren, Binakako Txapelketako partida jokatuko dute Jaka – Martija vs Ezkurdia - Ladis Galarza pilotariek; eta bukatzeko, promozioko partida jokatuko dute Arteaga II - Elizegi vs Zubizarreta III - Uriondo pilotariek. Xabier Euzkitzek, Abel Barriolak eta Elena Azpeitiak egingo dute partiden zuzeneko jarraipena "ETB Kantxa" saioan.

23:40ean "Superkoparen Bila" saio berezia izango da ikusgai. Jon Balentziagak aurkeztuko du, eta berarekin batera, Ainhoa Tirapu eta Gorka Iraizoz egongo dira platoan. Sevillan Athletic eta Bartzelonaren artean gertatzen denaren berri Janire Fraguak emango du. Saioak finalean gertatzen diren bizipen eta ikuspuntu desberdinak plazaratzea du helburu, eta horretarako, entrenatzaile, jokalari eta hainbaten testigantzak bilduko ditu.