Itxi

telebista

22:00etan

'Izan Bagara, Txotx!', gaur gauean, "Oholtzan" saioan

EITB Media

Julian Iantzik aurkeztuta, Saizar sagardotegian eginiko 2021eko txotx denboraldiaren irekiera izango da ikusgai.

0:27
Ikuskizunaren irudi bat

"Oholtzan" saioak Saizar sagardotegian eginiko 2021eko txotx denboraldiaren irekierari buruzko saioa eskainiko du gaur. Julian Iantzik aurkeztuta, musika, dantza eta kirola uztartzen dituen ikuskizun berezia izango da.

Amasa-Villabonako Oinkari Dantza Taldeak, Usurbilgo Orbeldi Dantza Taldeak eta Oraa ahizpek hartuko dute parte. Horrez gain, Agus Barandianekin batera, Xabier Berasaluze, Leturia eta Korontziko musikariak ere izango dira oholtza gainean.

Hainbat kirolari ere izango dira, Korrontziren doinuak jarraituz kirol ikuskizun bat eskainiko dutenak: Inaxio Perurena harri-jasotzailea, Susana Maldonado harri-zulatzailea eta Ernesto Ezpeleta 'Bihurri' aizkolaria. Bestalde, Andoni Egañaren bertsoak ere ez dira faltako. Eta Napo, Saizarreko nagusia ere animatuko da oholtzara igo eta pieza bat jotzera.

Txotxaren irekiera Mikel Ubarretxena Gipuzkoako ostalarien presidente eta Realeko presidente ordearekin eta Naporekin egingo da. Mezua, aurten, ostalaritzak pairatzen ari duen egoerari babesa ematea izango da.

Behin denboraldiari hasiera emanda, agurra dantzatuta bukatuko da saioa.

Izan Bagara, Txotx!, gaur gauean, 22:00etatik aurrera, "Oholtzan" saioan ETB1en eta eitb.eus-en.