telebista
Pedro G. Larraganek aurkeztuta
'Kresala'k Sopelana bisitatuko du aste honetan
A.H.
EITB
'Donostia Global Wave Conference' jarduanldietan ere izango da saioa.
-
'Kresala', Pedro García Larragan. Argazkia: EITB
Aste honetako 'Kresala' saioak Sopelanako kostaldea bisitatuko du eta bertatik Pedro Garcia Larraganek saioa osatuko duten erreportajeak aurkeztuko ditu. Hasteko, Donostia Global Wave Conference jardunaldiaren berri izango dugu, itsasoko olatuen garrantzia eta hauen babesa azpimarratzen dituzten jardunaldiak dira.
Horrez gain, Gasteizeko Klub Nautikoa ezagutuko dute, Uribarriko urtegian bela bataioak eta gaztetxoentzat ikastaroak antolatzen ditu Klubak. Bestalde, balea baten barruan paseoan ibiliko dira Bilboko 'Baly'ren itsasaldian.
Amaitzeko, Gabonen atarian, hainbat itsaskiren jatorria eta zenbait ezaugarri bitxi emango ditu 'Kresala'k ezagutzera.
'Kresala' astearte honetan emitituko da 23:10etik aurrera ETB-1en.