Itxi

telebista

Kirol emanaldiak

Milan eta Bartzelona elkarren aurka, zuzenean, ETB-1en

A.H.

EITB

Horrez gain, Olympiacos eta Gescrap Bizkaia taldeen arteko Euroligako partida eta Bigarren 'B' Mailako Athletic B-Alaves derbia eskainiko dira.

  • Bartzelona - Milan. Argazkia: EFE

    Bartzelona - Milan. Argazkia: EFE

Asteazken honetan hainbat kirol emanaldi eskainiko ditu ETB-1ek. Hasteko, 16:00etan, hilaren 5eko euritea zela-eta bertan behera utzi behar izan zuten Athletic B-Alaves taldeen arteko norgehiagokaren lehenengo zatia berreskuratuko du Euskal Telebistak. Jarraian, zuzenean, Lezaman jokatuko den bigarren zatia eskainiko da, ikus-entzuleek norgehiagoka osotasunean ikus dezaten. Xabier Andueza, Juanan Larrañaga eta Joseba Urkiola komentaristek emango dute partidaren berri.

Arratsaldeko 18:00etan saskibaloiaren txanda izango da. Atenasetik zuzenean eskainiko du ETB-1ek Olympiacos eta Gescrap Bikaia taldeek jokatuko duten norgehiagoka. Asier Aragurenek eta Josean Aldalurrek komentatuko dute Euroligako seigarren jardunaldiko partida.

Iluntzeko 20:15etik aurrera Champions League txapelketak hartuko du lekukoa. Ordu horretan hasiko da Txemi Galarragak aurkeztuko duen saioa eta Milan eta Bartzelonaren arteko norgehiagokaren inguruko xehetsun guztien berri emango du. Partida handia 20:45ean jokatuko da Milanen eta Juanan Legorburuk, Xabier Azkargortak eta Naxari Altunak egingo dute zuzeneko emankizunaren kontakizuna. Partidaren ondoren, Txemi Galarragaren 'Champions League' saioak norgehiagokaren momenturik onenak gogoratuko ditu eta jardunaldiko beste partida batzuen berri emango du, Xabier Azkargorta lagun duela.