Itxi

telebista

Uztailaren 3ra arte

Euskadiko Orkestraren kontzertuak, larunbatetan, ETB2n

EITB MEDIA

Uztailera arte, 2020-2021 denboraldiko kontzertuak eskainiko ditu ETB2k, hainbat larunbatetan, 11:00etan. "Aire nordikoa" da asteburu honetako proposamena.

  • Euskadiko Orkestra Robert Treviñoren zuzendaritzapean

    Euskadiko Orkestra Robert Treviñoren zuzendaritzapean. Argazkia: Euskadiko Orkestra

Larunbat honetan ere, Euskadiko Orkestraren 2020-2021 denboraldiko kontzertua eskainiko du ETB2k, 11:00etatik aurrera. Zehazki, "Aire nordikoa" da asteburu honetako proposamena.

EITBk Euskadiko Orkestrarekin bat egin du, denboraldi honetan Bilboko Euskalduna Jauregian eskaintzen ari diren kontzertuak ETB2n emititzeko. Azaroan hasi ziren emanaldiak eta, uda bitartean, 13 kontzertu eskainiko dira guztira.

Hauek dira otsailetik uztailera aurreikusita dauden 8 emanaldiak:

- Otsailak 6: "Aire nordikoa" (1), Robert Treviño (zuzendaria), Behzod Abduraimov (pianoa)

- Otsailak 20: "Aire nordikoa" (2), Robert Treviño (zuzendaria), Behzod Abduraimov (pianoa)

- Martxoak 6: "Bizirik", Ruth Reinhardt (zuzendaria)

- Apirilak 3: "Bidaiak", Gemma New (zuzendaria), Vadim Gluzman (biolina)

- Maiatzak 1: "Bruckner", Robert Treviño (zuzendaria)

- Maiatzak 29: "Gazteak", Hans Graf (zuzendaria), Birgit Kolar (biolina)

- Ekainak 19: "Noragabeko adiskidea", Anja Bihlmaier (zuzendaria), Manuel Walser (baritonoa)

- Uztailak 3: "New York", Robert Treviño (zuzendaria), Nikolai Lugansky (pianoa)

Euskadiko Orkestraren kontzertuen saio-sorta berri hau ez da EITBn eskaintzen den lehena, ordea. Izan ere, "Euskadiko Orkestra Martxan!" izenburupea emanaldiak eskaini zituzten Euskadiko Orkestrak eta EITBk 2020ko maiatza eta uztaila bitartean. Covid-19aren pandemiaren lehen olatuaren eta horren ondoriozko itxialdiaren ostean, lehendabizikoz agertokira itzuli zen Euskadiko Orkestra aipatu ekimen horri esker (estatuko lehen orkestra eta Europako lehenengoetakoa izan zen martxan jartzen eta eszenatoki gainean berriz biltzen). Une hartan, tamaina txikiko orkestrarekin (gehienez 50 musikarirekin), ateak itxita, zortzi kontzertuko denboraldi txiki bat eskaini zuen.