telebista
Audientzia oharra
ETB-1ek emandako Milan-Barça, eguneko saiorik ikusiena
A.E.
EITB
718.000 ikus-entzulek jarraitu zuten %24,ko sharea izan zuen partida.
-
Argazkia: EFE
ETB-1ek atzo emandako Milan-Bartzelona partida eguneko saiorik ikusiena izan zen. Neurketak %24ko audientzia zatia eskuratu zuen eta osorik, bataz beste, 304.000 lagunek ikusi zuten EAEn eta eragin esparruan. Halaber, 718.000 ikus-entzulek egin zuten bat uneren batean Txapeldunen Ligako norgehiagokarekin.
Horrez gain, Milan-Bartzelona neurketa, %11,3ko ratingarekin, denboraldiko partidarik ikusiena izan da ETB-1en. Atzetik, irailaren 14an eman zen Dinamo Zagreb-Real Madril. Partida hark %16,4ko audientzia eta %6,1eko ratinga izan zuen.
Bere ordutegian, ETB-1ek, Bartzelonaren garaipenarekin, 13 puntuko aldea atera zion hurrengo telebista kate ikusienari.