Itxi

telebista

Aste honetan

Ibilgailu elektrikoari buruzko monografikoa, 'Teknopolis' saioan

A.A.

EITB

Euskal Herrian egiten ari den lana erakutsiko digu Oihana Jauregik aurkezten duen programak.

  • 'Teknopolis'. Argazkia: EITB

    'Teknopolis'. Argazkia: EITB

Aste honetako 'Teknopolis' saioan gure inguruan ibilgailu elektrikoari buruz egiten ari dena erakutsiko dute. Gaur egun ezagutzen ditugun ibilgailuak desagertzear daude. Itxuraz, behintzat, ibilgailu elektrikoak irabaziko du petrolioa behar duten ibilgailuak ordezkatzeko aspaldi hasi zuten lasterketa eta atzean utziko ditu gainerako lehiakide guztiak. Ibilgailu elektrikoaren motor isilak ordezkatu du poliki-poliki errekuntza-motorra.

Dagoeneko ibilgailu elektrikoak erabiltzen dituzten batzuen esperientziatik abiatuko da programa: batetik, motozale bi; bestetik, Gasteizen Eroskiko etxez etxeko banaketa egiten duen zerbitzuaren arduradunarekin, furgoneta elektrikoak erabiltzen baitituzte banaketa egiteko. Furgoneta horiek Gasteizen bertan egiten dira, Mercedes lantegian. Ekoizpena nolakoa den azalduko digute.

Eta Mercedes lantegitik Cegasa lantegira joango dira, han garatu baitituzte ibilgailu elektrikoek erabiltzen dituzten bateriak. Zer diren eta nola egiten dituzten ikusiko dugu. Kalera irtenda, Ibil enpresa publikoko arduradunak, Enrique Monasteriok, baterien kargatze-sareari buruz hitz egingo du; Ingeteam taldeko Jon Asin ingeniariak, berriz, garatu duten kargagailuaren berri emango du.

Horrek guztiak ibilgailu elektrikoen etorkizuna ikusteko aukera emango digu 'Teknopolis'en larunbat gauean 21:00etan ETB-1en, igandean 11:10ean ETB-2n eta 15:00ean ETB-1en eta asteazkenean 23:00etan ETB-3n.