Itxi

telebista

Audientziak

126.000 ikus-entzulek jarraitu zuten larunbatean asteburuko "Atrápame Si Puedes"

EITB Media

Horrez gain, ostiraleko "Esto No Es Normal" saioak inoizko audientzia-zatirik altuena lortu zuen, eta "Aquí y Ahora" saioko estreinaldiak, 235.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.

  • Patxi Alonso, "Atrápame Si Puedes: Finde"

    Patxi Alonso, "Atrápame Si Puedes: Finde". Argazkia: EITB Media

Larunbateko "Atrápame Si Puedes" saioak denboraldiko bigarren kuotarik altuena bereganatu zuen: % 14ko audientzia-zatia. Horrez gain, 126.000 ikus-entzulek jarraitu zuten emisioko uneren batean Patxi Alonsok gidatutako lehiaketa.

Halaber, ostiraleko "Esto No Es Normal" saioak inoizko audientzia-zatirik altuena lortu zuen: % 11,6ko kuota eta 106.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan.

Bestalde, igandean,"Aquí y Ahora" ikerketa-saio berria estreinatu zen, Eider Hurtado eta Nerea Reparazen eskutik. Saioak online erosketak eta Amazon hartu zituen hizpide. Lehen atal honek, % 9,6ko audientzia-zatia bereganatu zuen eta 235.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan.