Itxi

telebista

22:30ean

Reunion uhartera bidaia egingo du gaur gauean "Vascos por el Mundo" saioak

EITB Media

Uhartean barrena ibiliko da Lucas Goikoetxea erreportaria, Itxaso, Paul eta Isuri euskaldunen eskutik.

  • Lucas Goikoetxea erreportaria

    Lucas Goikoetxea erreportaria. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, Reunion uhartera egingo du bidaia ETB2ko "Vascos por el Mundo" saioak. Indiako ozeanoan kokatuta, hango paisaiek hitzik gabe uzten dute bisitaria. Sumendiak, hondartza ikusgarriak, banilla usaindun gastronomia… denak du tokia Reunionen. Bertako lurrazalaren % 40 Gizadiaren Ondarea da eta "VXM" saioak emango digu hori guztia ezagutzeko aukera, Lucas Goikoetxea erreportariarekin eta Itxaso, Paul eta Isuri euskaldunen eskutik.

Orain zortzi urte iritsi zen Reunion uhartera Urko, 35 urteko gasteiztarra. Fisioterapia ikasi zuen, eta Alavesen egin zuen lan. Hala ere, bizi erdia Euskaditik kanpo eman du: Akize, Avignon, Niza... Uharteko natura eta kirol eskaintzak bultzatuta iritsi zen Reunionera, asko baitira Urkok egiten dituen kirolak: arroila-jaitsiera, bizikleta, alpinismoa, eskalada, mendiko lasterketa.

Itxasok, berriz, 31 urte ditu eta Iruñekoa da. Orain zazpi urte ekin zion abenturari eta Guadalupera jo zuen, fisioterapeuta gisa lan egitera. Bertan ezagutu zuen bikotekidea, eta elkarrekin munduko hainbat lurralde bisitatu dituzte, tartean Zeelanda Berria eta Kaledonia Berria. Orain Reunionen bizi dira.

Azkenik, Paul 25 urteko gasteiztarra ere ezagutuko du Lucasek. Bi urtez Erresuma Batuko zenbait ikastetxetan lan egin ostean, etxera itzuli nahi izan zuen; baina pandemiak tartean harrapatu zuen. Munduko txoko ezberdinetara curriculumak bidali, eta Reunion uharteko nazioarteko ikastetxetik deitu zioten.

"Vascos por el Mundo" saioa ostegunetan izan ohi da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en