Itxi

telebista

Kirolak

Futbola, pilota eta herri kirolen oraina eta historia biltzen duen saioa, gaur, EITBn

EITB Media

Arratsaldean Real Union vs Amorebieta futbola norgehiagoka eta Markina-Xemeingo pilota jaialdia izango dira ikusgai, zuzenean. Eta gauean, 'Herria' izeneko ikus-entzunezkoa, Iñaki Perurenak gidatuta.

0:35
Erreportajearen irudi bat

Zuzeneko bi emankizun izango dira, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en. Horrekin batera, herri kirolak ardatz izango dituen saio berezia.
 
15:45etik aurrera, Bigarren B Mailako Real Union vs Amorebieta futbol norgehiagoka eskainiko da. Jarraian, pilota izango dugu ikusgai Markina-Xemeindik. 17:15ean hasiko da jaialdia Agirre-Aretxabaleta vs P. Etxeberria-Bikuña partidarekin. Ondoren, Binakako Txapelketako bi neurketa jokatuko dira: lehen mailako Bengoetxea VI-Aranguren vs Urrutikoetxea-Imaz eta promozioko Zubizarreta III-Uriondo vs Larrazabal-Eskiroz.

22:00etan, Herria, herri kirolen historia eta oraina biltzen dituen ikus-entzunezkoa eskainiko da. Iñaki Perurenak gidatuko du saioa, baina berarekin batera, herri kirol munduko protagonista askok hartuko dute parte. Sei jarduera agertuko dira oinarri gisa: aizkora, trontza, ingude, harria, sega eta txinga. Belaunaldiz belaunaldi izandako eboluzioa ikusi ahal izango da.