telebista
Igandeko kirolak
Caja Laboral eta Lagun Aro elkarren aurka, zuzenean, ETB1-en
A.H.
EITB
Horrez gain, Eibarko pilota jaialdia eta Igorreko ziklo krossa eskainiko dira zuzenean.
-
Lagun Aro. Argazkia: EFE
Igande honetan, Euskal Telebistako kirol eskaintza Caja Laboral eta Lagun Aro talde euskaldunen arteko saskibaloi partidaren zuzeneko emanaldiarekin hasiko da. ETB-1ek 12:15etik aurrera bat egingo du Gasteizko Iradier Arena pabilioiarekin Endesa Ligako norgehiagoka eskaintzeko asmoz. Xabier de la Fuente, Josean Aldalur eta Jokin Etxebarriak egingo dute kontakizuna.
13:30ean, bestalde, ETBK Sat katean ziklo krossa izango da ikusgai, Igorreko Nazioarteko Saria, hain zuzen ere. Pedro Mari Goikoetxeak eta Xabier Usabiagak emango dute proba honen berri zuzenean.
Koldo Aldalurrek, bere aldetik, Nabarnitzen ospatutako Giza Probaren Euskadiko Txapelketan gertatutakoak kontatuko ditu Euskal Telebistak herri kirolari eskainitako asteroko tartean, 16:00etatik aurrera ETB1en.
Eta ondoren, Eibarko pilota jaialdiaren zuzeneko emanaldia eskainiko da 17:00etatik aurrera. Hasteko, Olazabal-Merino I / Gorka-Peñagarikano partida jokatuko da eta ondoren Julen Retegi-Zubieta / Aritz Lasa-Pascual. Xabier Euzkitze, Josean Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira berriemaile ETB-1en.