Itxi

telebista

22:15ean

Emakumeen erabakitzeko eskubideaz, gaur gauean, "Aquí y Ahora" saioan

EITB Media

Haurdunaldia eteteko dauden oztopoen inguruan ikertu du igandeko tarteak.

  • Eider Hurtado eta Nerea Reparaz "Aquí y Ahora" siaoko aurkezleak.

    Eider Hurtado eta Nerea Reparaz "Aquí y Ahora" siaoko aurkezleak. Argazkia: EITB Media

Abortua eskubide bermatua al da? Eider Hurtadok zuzentzen duen "Aquí y Ahora" saioak haurdunaldia etetea oztopatzen duten traben inguruko erreportajea eskainiko du gaur. Emakumeen erabakitzeko eskubideada ikerketaren izena, eta bertan emango diren datuak, berriz ere, funtsezkoak dira. Nerea Reparaz kazetariak abortatzeko eskubideak gure inguruan eta munduan izan duen bilakaerari buruzko datuak emango ditu; izan ere, Argentinako marea berdearen arrakasta eta Erdialdeko Amerikako herrialdeen betoa argazki kontrajarriak dira, eta urtero, maila globalean, 23.000 emakume hiltzen dira klandestinitatean.

Bien bitartean, Estatuan legediak aldatzen doaz haurdunaldia etetea erabakitzen duten emakume askori babesa emateko, 3600 inguru urtean EAEn eta 900 baino gehiago Nafarroan. Baina ez daude denak. Zifra ofizialetatik kanpo daude gurasoen baimen ezagatik legez kanpo abortatzen duten adingabeak eta doako osasun-zerbitzua jasotzeko behar den egonaldirik ez duten migratzaileak. Halaber, oztopo legalei kontzientzia-eragozpenak ere erantsi behar zaizkie: medikuek abortuak klinika pribatuetara bideratzen dituzten eskubidea.

Martxoaren 8aren atarian, Hurtadok gidatutako saioak, Andone Argüello, Begoña Zabala, Begoña Bidarte eta Roberto Lertxundi ginekologo eta feminista historikoen eskutik, abortatzeko eskubidea konkistatzeko egin zuten bidea gogora ekarriko du, oraindik ere jazarpena jasaten den arren. Abortatu zuten emakumeen testigantza jasoz, "Aquí y Ahora"k Provida eta mugimendu feministaren arteko eztabaida ere jasoko du.

Emakumeen erabakitzeko eskubidea, gaur, martxoak 7, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en izango da ikusgai.