Itxi

telebista

Audientziak

"El Conquistador" saioak lidergoari eutsi dio astelehen gauean

EITB Media

Julian Iantzik aurkeztutako saioak % 24,7ko audientzia-zatia eta 274.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu.

  • Paino, talde urdineko lehiakidea dueluan.

    Paino, talde urdineko lehiakidea dueluan. EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia.

"El Conquistador del Caribe" saioak lidergoari eutsi dio astelehen gauean, hamaikagarren astez jarraian. Abentura realityak % 24,7ko audientzia-zatia bereganatu du eta audientzia metatuari dagokionez, 274.000 ikus-entzulek bat egin dute saioaren emanaldiarekin Euskadin eta eragin eremuan.

Asteleheneko atalak, gainera, oihartzun handia izan du sare sozialetan eta #conquis10 traola joera izan da Twitterren. Halaber, saioaren webguneak 21.500 erabiltzaile bakar eta 45.250 orrialde ikusi lortu ditu, eta 17.000 lagunek jarraitu dute saioaren emanaldia streamingaren bitartez.

Azken atalean, talde urdinak lehiakide berri bat galdu du, Paino: futbol jokalari ohiak ezin izan du Maialenen kontra duelua irabazi. Talde gorriak, bere aldetik, immunitate jokoa irabazi du.