telebista
Audientzia oharra
'La Noche de...' astearteko saiorik ikusiena izan zen Euskadin
A.H.
EITB
Felix Linaresek aurkeztutako saioak urteko audientzia daturik onena lortu zuen.
-
Felix Linares, 'La Noche de...'. Argazkia: EITB
'La Noche de...' astearteko saiorik ikusiena izan zen Euskadin eta bere urteko audientzia daturik onena lortu zuen. Felix Linaresek aurkeztutako saioak %17,2ko audientzia zatia eskuratu zuen; bere ordu tartean nagusi izan zen, bataz beste 187.000 ikus-entzule lortuz. Horrez gain, 338.000 pertsonek bat egin zuten saioarekin bere emisioan zehar.
Astearteko 'La Noche de...' saioak Sin reservas filma aurkeztu zuen, Catherine Zeta Jones aktore ezaguna, sukaldari arrakastatsu baten paperean, protagonista hartzen duen komedia erromantikoa. Felix Linares pelikularen ezaugarriez, grabazioaz eta aktorearen papererako prestakuntzaz aritu zen eta horrez gain, zinea eta zine izarrekin erlazionaturiko beste hainbat gai jorratu zituen.