Itxi

telebista

22:30ean

'La liga de la justicia' filma, gaur gauean, "La Noche De..." saioan

EITB Media

Gainera, Felix Linaresek aurkezten duen saioan Gregory Peck eta Vannesa Kirby aktoreen inguruko erreportajeak eskainiko dituzte.

  • 'La liga de la justicia' filmaren fotograma bat

    'La liga de la justicia' filmaren fotograma bat

Gaur gauean, "La Noche De…" saioak La liga de la justicia (Justice League, 2017) pelikula ikusgarria eskainiko du.

Denon gustukoak diren superheroiak ditu protagonista: Henry Cavill aktorea Supermanen azalean ikusiko dugu, Ben Affleck Batman izango da, Gal Gadot Superwoman, Jason Momoak Aquaman indartsuaren papera egingo du, Ezra Miller Flash azkarra izango da eta Ray Fisher, berriz, Cyborg robotikoa. Horrez gain, aktore ezagunak ikusiko ditugu bigarren mailako paperetan, Jeremy Irons, Amy Adams, Diane Lane, J.K. Simmons, Connie Nielsen eta Amber Herad tartean. Felix Linaresek horren filmazioaren datu guztiak emango ditu.

Saioak, gainera, Gregory Peck eta Vanessa Kirby aktoreen erreportajeak eskainiko ditu, eta El informe de La Noche de atala korrika egiten duten Hollywoodeko izarrei buruz arituko da.

"La Noche De... La liga de la justicia" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.