Itxi

telebista

22:15ean

'Misión imposible: Protocolo fantasma' filma, gaur gauean, ETB2n

EITB Media

Akzioz beteriko film honek Tom Cruise, Paula Patton eta Jeremy Renner ditu protagonista, besteak beste.

  • Tom Cruise aktorea. (EITB Media)

    Tom Cruise. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

ETB2k Misión imposible filmaren laugarren atala eskainiko du gaur gauean, 22:15etik aurrera: Misión imposible: Protocolo fantasma (Mission: impossible: Ghost Protocol, 2011). Akzioz beteriko film hau Brad Birdek zuzendutakoa da eta Tom Cruise, Paula Patton eta Jeremy Renner aktoreak ditu protagonista, besteak beste.

Ethan Hunt agenteari Errusiako gobernuaren egoitza den Kremlinen aurkako atentatua egitea leporatu diote. Inteligentzia zerbitzu amerikarrek "Protocolo fantasma" izenekoa jarri dute martxan eta Ethan erakunde osoarekin batera baimenik gabe utzi dute. Bere agentziaren izen ona berreskuratzea eta beste eraso bat galaraztea izango du helburu nagusi.

Ez galdu Misión imposible: Protocolo fantasma filma, gaur gauean, 22:15etik aurrera, ETB2n.