telebista
Kirol emanaldiak
Sestaoko pilota jaialdia, zuzenean, ETB-1en
A.H.
EITB
ETBK Sat kateak teniseko Bilboko Masters sariarekin bat egingo du eta Bizkaiko hiriburuan jokatuko den binakako pala finala ere eskainiko du zuzenean.
-
Pilota. Argazkia: EITB
Ostiral honetan hainbat kirol emanaldik osatuko dute Euskal Telebistaren eskaintza. ETB-1 kateak Sestaon jokatuko den pilota jaialdiarekin bat egingo du zuzenean 22:00etatik aurrera. Binakako bi partida izango dira ikusgai: Apezetxea-Cecilio / Idoate-Ladis Galartza eta Berasaluze VIII-Albisu / Olaizola II-Beroiz.
ETBK Sat-eko lehen hitzordu nagusia 12:00etan izango da. Ordu horretan Suitzako Nyon hiriarekin bat egingo dute zuzenean, bertan egingo baita Champions League txapelketaren final zortzirenetarako zozketa. Juanan Legorburuk eta Naxari Altunak emango dute haren berri.
Horrez gain, Bilbon jokatzen ari den teniseko Masters Sariaren hirugarren eta laugarren kanporaketa partidak eskainiko dira, hirugarren kanporaketa zuzenean 15:00etatik aurrera eta laugarrena 21:00etan. Pedro Mari Goikoetxeak eta Alejo Azkuek egingo dute goi mailako tenislariek parte hartuko duten txapelketa honen partiden gaineko kontakizuna. Bilboko Masters txapelketan parte hartuko duten tenislarien artean, David Ferrer, Nicolas Almagro, Giller Simon, Feliciano Lopez, Milos Raonick eta Tommy Robredo egongo dira.
Eta kirol emanaldiekin amaitzeko, Binakako Pala Txapelketako finala eskainiko da Bilbotik zuzenean. Fusto-Garma eta Altadill-Aierbe bikoteek jokatuko dute partida eta Iñigo Aiestaran eta Mikel Aierbek emango dute norgehiagokaren berri 20:00etatik aurrera ETBK Sat-en.