14:47

telebista

Kopako Finala

Koparen inguruko saio berezia, gaur arratsaldean, ETB1en

EITB Media

Errege Kopako finalaren jokaldi onenak ikusi ahal izango dira. Realak atzo iragarri zuenez, ez du Sevillan lortutako Errege Kopako titulua ospatzeko ekitaldirik antolatuko, osasun egoera dela eta.

  • Realeko jokalariak, autobusean, Donostiara heldu direnean. Argazkia: EFE

    Realeko jokalariak, autobusean, Donostiara heldu direnean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Errege Kopak utzi dituen irudi onenak ikusi ahal izango dira gaur, astelehena, ETB1en (Itzuliaren ostean).

Realak atzo iragarri zuenez, ez du Sevillan lortutako Errege Kopako titulua ospatzeko ekitaldirik antolatuko, osasun egoera dela eta. Ondorioz, EITBk Realarekin adostuta zuen saio berezia (Geurea bai edo bai) bertan behera uztea erabaki du. Saio horren asmoa Kopa Euskadin geratu dela ospatzea zen, jokalari txuri-urdinei egin nahi zitzaien harreraren irudiekin.

Talde txuri-urdinak azaldu duenaren arabera, ordea, covid-19aren hedapena kontrolatzeko ezarritako segurtasun eta osasun neurri guztiak bete behar dira, eta horregatik, "ez da ekitaldi berezirik izango Errege Kopa lortu ondoren".

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, garaipena eremu pribatuan ospatuko dela adierazi du Eneko Goia Donostiako alkateak, ekitaldi xume batean, segurtasun berme guztiekin.

Realak irabazi du 2020ko Errege Kopa, iazko apiriletik atzeratutako finalean Athletici 0 eta 1 irabazi ostean. Garaipenaren gola Mikel Oyarzabalek egin zuen, 63. minutuan, Iñigo Martinezek Porturi egindako penaltia jaurtita. Bi taldeak igandean itzuli ziren Euskal Herrira.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena