Itxi

telebista

22:30ean

Brusela bisitatuko du "Vascos por el Mundo" saioak gaur gauean

EITB Media

Roberto Vazquezek eta Raul Perezek hiriko sekretuak ezagutuko dituzte bertan bizi diren Ainhoa, Irati, Sandra, Ibai eta Aitor euskaldunekin.

  • Roberto Vazquez kazetaria Bruselan

    Roberto Vazquez kazetaria Bruselan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, Roberto Vazquezek eta Raul Perezek Brusela hiria ezagutuko dute "Vascos por el Mundo" saioan, bertan bizi diren Ainhoa, Irati, Sandra, Ibai eta Aitor euskaldunekin. 

Ainhoa Gonzalezek 25 urte ditu, Sestaokoa da eta Europako gaietan aholkularia da. Berarekin, Atomium monumentua, garagardoaren museoa eta Sablon eta Marolles auzoak ezagutuko dituzte. 

Irati Icardo irundarrak 26 urte ditu eta Europako turismo politika eta proiektuen teknikaria da. Europako etorkizuna erabakitzen den erakundeetan barrena gidatuko ditu Roberto kazetaria eta Raul kameraria. 

Sandra Herran gasteiztarrak 28 urte ditu eta sei urte daramatza Bruselan bizitzen. Berarekin, hirigune historikoa, Grand Place ikusgarria, Hubert Europako lehen galeria komertzialak eta komikiaren museoa bisitatuko dituzte. 

Ibai Jimenezek 30 urte ditu eta Lezokoa da. Ibaik hirigunetik hiru kilometrora dagoen basoa erakutsiko die eta berarekin Mont des Arts auzoan barrena galduko dira. 

Aitor Carpio bilbotarrak 27 urte ditu eta hiriko ikonoetako bat erakutsiko die: Manneken Pis. Gainera, Anderlech futbol taldeko estadiora joango dira elkarrekin eta Belgikako bonboi ospetsuak egiteko teknika ezagutuko dute.

"Vascos por el Mundo" ostegunetan izate da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.