telebista
BOZKETA
EITB Media
Zure lehiakide gogokoena aukeratu, eta botoa eman! Prozesua, baina, e-mail bidez berretsita bukatu behar duzu, botoa markagailura igo ahal izateko.
Mikel, 'El Conquistador del Caribe 16'ko lehiakide gogokoena. EITBren bideo batetik ateratako irudia
Informazio gehiago (1)
"El Conquistador del Caribe" saioaren jarraitzaileek lehiakide gogokoenaren alde bozkatzeko aukera dute. Gogoratu oso garrantzitsua dela botoa emateko prozesua bukatzea norberak emandako helbide elektronikora bidalitako mezuan jasotako jarraibideak beteta.
Lehiakide gogokoena saioaren webgunean hautatu behar da, eitb.eus atarian, FAVORITO atalean. Bozkatzeko modua oso erraza da: hautagaietako bat aukeratu, horren argazkiaren azpian dagoen VOTAR botoiaren gainean klik egin eta formularioa bete. Ondoren, mezu elektronikoa jasoko duzu formularioan zehaztu duzun helbide elektronikoan, eta botoa konfirmatu behar duzu bertan, botoa markagailura igo ahal izateko.
Asteazkenero, Patxi Alonsok botazioaren berri emango du "El Conquis" eztabaida-saioan. Boto gutxien dituzten lehiakideak hautaketa honetatik kanpo geratuko dira. Ikusleen lehiakide gogokoenaren gala berezian ezagutuko dugu azken emaitza.
© EITB - 2021 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa