Itxi

telebista

Audientziak

'Asesinato en Castellene' bere ordu tartean nagusi, % 13,5eko audientzia-zatiarekin

EITB Media

Igande arratsaldeko pelikulak 249.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

  • 'Asesinato en Castellene' filmeko protagonistak.

    'Asesinato en Castellene' filmeko protagonistak. EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia.

Igande arratsaldean ETB2n ikusgai izan den Asesinato en Castellene filmak lidergoa lortu du bere ordu tartean, % 13,5eko audientzia-zatiarekin. Halaber, 249.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu du Euskadin eta eragin eremuan.

Caroline Jeune Jendarmeriako kapitain gaztea da filmaren protagonista eta bere lehen hilketa kasuari aurre egin behar dio: Sabrya, hamazortzi urteko emakume kurdu baten hilketa. 

Frantziako lurralde ezberdinetan gertatzen diren hilketen gaineko polizia ikerketak dira "Asesinato en.." tv movie bilduma honen ardatza, eta asteburuetan, bazkalostean, ETB2n izaten dira ikusgai.