Itxi

telebista

22:30ean

Maialen hartuko dute "El Conquis" eztabaidan gaur gauean

ETB Media

Berdeen arteko istiluak, bi kapitainen arteko liskarrak, eta Maialenenen bizipenak, eztabaida saioaren edukien artean.

  • Maialen, "El Conquistador del Caribe" saioaren lehiakidea

    Maialen, azken kanporatua. Argazkia: EITB Media

Maialen izan da "El Conquistador del Caribe" saioa utzi duen azken lehiakidea, eta "El Conquis" eztabaida programako platoan izango da gaur gauean. 22:30ak aldera, abenturan zehar egindako ibilbideaz arituko da donostiarra eta bere taldekide berde ohiekin platoan elkartzeko aukera izango du. 

Gainera, Patxi Alonsok aurkezten duen saioak Cacata taldeko Leireren irudiak ere eskainiko ditu. Lehiakide beltza kanpamentura itzuliko da dueluan garaile izan ondoren. Eneko bere kapitainaren erreakzioa zein den erakutsiko dute.

Andreak, bere aldetik, dueluan bigarren bukatu ostean iaztik zuen arantzatxoa kendu du. Lehiakide beltzak Joanarekin batera egindako ospakizunaren irudiak emitituko dituzte. Gainera, Cuyaya taldeak Andrea nola eta zergatik izendatu zuen argituko dute asteazkeneko eztabaidan.

Eneko eta Daviden arteko lehia, baretzetik urrun, areagotzen joan da. Posta heltzen zaienean, kapitainek arreta osoa taldeengan jarri beharko dute berriz ere. Asteazkenean jakinaraziko da gutunaren edukia eta hurrengo atalean zein immunitate jokori aurre egin beharko dioten azalduko da bertan.

Asteazkenero bezala, Oizeder Mayok eta Isma Pereirak sare sozialetako edukiak errepasatuko dituzte, Gaztea Connection txokotik. Bestalde, Ikusleen lehiakide gogokoenaren aldeko lasterketa abian da eta asteazkenean, botoen zenbaketa egin ostean, parte-hartzaile berriak zerrendatik eroriko dira.

"El Conquis" saioa asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ak aldera, ETB2n eta eitb.eus-en.