Itxi

telebista

Audientzia

Osteguneko "Atrápame Si Puedes", denboraldiko atalik ikusiena

EITB Media

%17,0ko audientzia-zatia eta 150.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zituen saioak.

  • Patxi Alonso saioko aurkezlea

    Patxi Alonso aurkezlea. Argazkia: EITB Media.

"Atrápame Si Puedes" saioa bere ordu tartean liderra izan zen ostegunean, apirilaren 22an. Denboraldiko atalik ikusiena izan zen, % 17,0ko audientzia-zatiarekin. Patxi Alonsok aurkeztutako lehiaketak 150.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Arrakastaz arrakasta dabil azken egun hauetan "Atrápame Si Puedes" saioa. Izan ere, bezperan bertan, bere ordu tartean liderra izan zen eta denboraldiko kuotarik altuena lortu zuen.