telebista
''El Conquis''en 15. atala
Aizkorakadaka, gaurko "El Conquistador del Caribe" saioan
EITB Media
Taldeek Aitor eta Nahia aukeratu dituzte aizkolarien jokorako. Kapitain bezala aritu beharko dute biek; beraiek bakarrik emango dituzte aginduak. Hori egin ezean, arazoak izan ditzakete.
-
Bi taldeak kaioletan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Maialen kanporatuta, taldeak parekatuago daude orain. Cuyaya taldeak atseden hartu du kanpamendu aberatsean eta indarberrituta dago. Cacata taldeak ostera, mangladian igaro du gaua, eta hori agian, kaltegarria izan daiteke hurrengo immunitate jokora begira.
Gauzak horrela, astelehen honetan, bi taldeek aukera berri bat izango dute aizkolarien jokoan eta orain arteko berdinketa hautsiko dute. Talde-lanean hobeto nor moldatzen den eta taldekiderik indartsuenak nork dituen ikusi ahal izango dugu orduan.
Aizkolarien jokoa klasiko bat da "El Conquis"en. Lodiera handiko enborra moztu behar dute lehenik, nola ez, aizkorarekin. Gero, lurretik eraman behar dute arrastaka, ibilbide batetik, eta azkenik, gainean jarri beharko dira banderatxoa lortzeko. Hori bai, azken zati hau Aitorrek eta Nahiak egin beharko dute. Jokoa hasi aurretik aukeratu dituzte bi taldeek, zer egin behar zuten jakiteke. Proba osoan zehar, kapitain lanak egin beharko dituzte biek ala biek. Enekok eta Secok ezin izango dute ezertxo ere esan, eta ezingo dute agindurik eman. Hori betetzen ez badute, arazoren bat edo beste izan dezakete.
Jokoa galtzen duenari badaki zer datorkion. Talde galtzaileak bilera izango du, eta baliteke estrategia aldaketak ikustea. Azken dueluan egindako erakustaldiaren ondoren, Cuyaya taldekoek Herrantxi izendatuko ote dute? Enekok Leire aukeratuko ote du berriz ere? Talde garaileak nor du lehiakide indartsutzat aurkarien artean?
Ez ezazu galdu "El Conquistador del Caribe", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen, app berrian eta EITB Mediako gainerako euskarri digitaletan ikus daitezke.