telebista
22:30ean
'Cuando el amor te toca' filmaren estreinaldia, gaur gauean, "La Noche De..."n
EITB Media
Saioak, gainera, duela 66 urte Urdaibain filmatutako pelikula britainiar bitxi baten berri emango du.
-
'Cuando el amor te toca' filmaren irudia, EITB Mediako bideo batetik aterata
Gaur gauean, "La Noche De..." saioak Cuando el amor te toca (When hands touch. 2018) filma estreinatuko du telebistan. Benetako gertakarietan oinarritutako maitasun istorioa da eta Alemanian, Bigarren Mundu Gerraren garaian, girotuta dago. Amma Asante zinemagileak zuzendutako filmak Amandla Stenberg, George MacKay, Christopher Eccleston eta Abbie Cornish aktoreak ditu protagonista.
Naziek menderatutako Alemanian girotutako istorio honetan, Leyna nerabe alemaniarraren azal koloreak erabat baldintzatuko du bere bizitza. Gainera, arrisku handian jarriko da Lintz SSetako ofizial baten semea, ezagutu eta elkar maiteminduko direnean.
Filmaren emanaldiaren aurretik, "La Noche De..." saioak Tormenta izeneko film britainiar bitxi baten berri emango du. Urdaibain, 1955ean, filmatutako pelikula da eta Mundakako auzokide nagusienek oraindik ere gogoratzen dute, haiek ere parte hartu baitzuten filmazioan.
Horrez gain, Felix Linaresek Quiniela de los Oscar lehiaketaren irabazlearen izena iragarriko du eta Jessica Alba eta Ann-Magret aktoreen inguruko erreportajeak eskainiko ditu. Aste honetan 40 eta 80 urte beteko dituzten Albak eta Ann-Magretek, hurrenez hurren.
"La Noche De... Cuando el amor te toca" gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.