Itxi

telebista

22:30ean

Berako, abenturako azken kanporatua, gaur gauean, "El Conquis"en

EITB Media

Gainera, Olatz Cuyaya taldeko ardi beltzaren itzulera eta Aitor eta Leire Cacata taldearen kontra esandako azken hitzak bilduko ditu saioak.

  • Berako, abenturako azken kanporatua

    Berako, abenturako azken kanporatua. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Berakok, Donostiako playboyak, Olatz eta Oskarren kontrako duelua galdu zuen astelehenean. Cacata taldearen izendapena jaso ondoren, duelua irabazteko faboritoa zen, baina korapilo baten ondorioz, denbora asko galdu zuen eta haren lehiakideek aurre hartu zioten. Gaurko "El Conquis" saioan abenturan bizitakoak gogoratuko ditu eta talde eta kapitain berrien inguruko iritzia emango du.

Horrez gain, duelua irabazi ondoren, Olatz Cuyaya kanpamendura nola bueltatuko den erakutsiko du saioak. Gainontzeko taldekide guztiekin haserre joan zen duelura eta inork ez zuen Oriokoaren itzulera espero. Nola hartuko dute?

Talde urdineko kide ohiak ez dira talde berrietan ondo egokitu. Olatzek, talde horiaren lehiakide gehienen nominazioa jaso du, eta Aitorrek eta Leirek ere euren taldekideekin gorabeherak izan dituzte. Aizkolarien jokoan, Aitor eta Iker Salinasen arteko tentsioa nabarmena zen eta Muskizekoaren arabera, fatxada asko baina conquistador gutxi dago bere taldean. Leirek ere gorabeherak izan ditu Andrearekin, elkarren kontra jokatu zuten dueluaren harira.  

Bestalde, Los Haitiseseko azken ordua jasoko du saioak eta taldeek korreoa nola jasotzen duten erakutsiko du. Immunitate joko berriak hainbat oroitzapen ekarriko dizkie konkistologoei, aurreko urtean polemika handia piztu zuelako. Eider, Isa, Durana, Leire, Mikel, Manu, Nakor eta Seleta izango dira asteazkeneko "El Conquis"eko platoan, eta Oizeder Mayo eta Isma Pereira Gaztea Connection setean arituko dira.

"El Conquis" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.