telebista
22:30ean
Guadalupera bidaia, gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioan
EITB Media
Ander Ruiz, Isabel Galdurotz, Ana Gómez, Nerea Cambra eta Egoitz Goikoetxea anfitrioien eskutik ezagutuko ditugu bazterrik ederrenak.
-
Guadalupeko hondartza bat. Argazkia: "Vascos por el Mundo"
Maletak egin eta Guadalupera, Karibeko tximeletara, abiatuko da "Vascos por el Mundo" saioa gaur gauean. Antilla txikietan dago Guadalupe, Euskaditik 6000 kilometrora. Bost uharte nagusik osatzen dute Frantziako Guadalupe artxipelago txikia. Ander Ruiz, Isabel Galdurotz, Ana Gómez, Nerea Cambra eta Egoitz Goikoetxea izango dira atal honetako protagonista nagusiak.
Besteak beste, "Vascos por el Mundo" saioak Datcha hondartza ezagutuko du; aurrez-aurre dagoen Gossier uharteaz gozatu daiteke bertatik. Handik, Basse-Terre uhartera abiatuko dira, turistek argazki gehien ateratzen duten txokoetako baten bila: Carbeteko ur-jauziak. 100 metroko altuera gainditzen duten hiru ur turrusta ikusgarriz osatutako dago. Ondoren, atseden hartuko dute Capesterre Belle Eauko bainu bero naturaletan.
Bestalde, Pointe à Pitre merkataritza-hiriburutik ere osteratxoa egingo dute. Bertako merkatu nagusian izango dira eta Done Petri eta Done Paulo katedralaren inguruetara gerturatuko dira. Leku hauetan, Gustave Eiffelek berak diseinatutako burdinazko estalkiak ikus daitezke.
Ondoren, Pointe des Chateauxera joango dira, uhartearen ekialdean dagoen gaztelu formako itsaslabarrera, alegia. Eguna amaitzean, Jacques Cousteauren erreserbaren barruan dagoen Malendureko hondartza bisitatuko dute. Bukatzeko, uhartean ohikoa den gwo-ka musikaren eta dantzaren erritmoez gozatuko dute.
"Vascos por el Mundo" ostegunetan izaten da ikusgai 22:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.