Itxi

telebista

''El Conquis''en 16. atala

Kapitainen trukea, gaur, "El Conquistador del Caribe"ren immunitate jokoan

EITB Media

Davidek eta Enekok aurkarien taldea gidatu beharko dute zirkulu-formako tramankuluan, bultza egiteko jokoan. Ez ezazu galdu "El Conquistador", gaur gauean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Julian kapitainei trukearen berri ematen

    Julian kapitainei trukearen berri ematen. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Enekok eta Davidek inoiz saioan hartu duten erabakirik garrantzitsuenetakoa hartu beharko dute "El Conquistador del Caribe"ren 16. atalean. Arerioen kapitainak izan behako dira immunitate jokoan, eta ez dute aukera errazik izango: % 100ean borroka egin irabazteko ala, pikarokerien bidez, taldearen porrota behartu. Ikusteko dago Cuyaya taldekoek nola egingo duten bultza Berako taldeko indar basatia galdu ondoren. Gainera, Bego eta Aitor aukeratuen sabel hutsek ere parte hartuko dute proban: pikantez beteriko tipula gordin bana jan beharko dute taldeak irabazi ahal izateko.

Abenturaren gogortasuna areagotzen ari da, eta konkistatzaileak gero eta gehiago ari dira pairatzen janari falta, nekea eta biziraupenerako baldintza latzak. Baliteke hori guztia izatea zenbait lehiakideren artean sortzen ari diren tirabira eta haserrealdien sorburua. Aitor eta Iker eztabaidan aritu ziren aizkolarien immunitate jokoan, eta Muskizekoak esan zuen gaizki moldatzen direla elkarren artean. Baina ez da Cacata taldean dagoen tirabira bakarra; Andrearen eta Leireren arteko harremana gaizki hasi zen bigarren etapa abiatu zenean, baina dueluaz geroztik liskarrak izan dituzte, eta aitortu dute ez direla batere ongi moldatzen.

Bestalde, Cuyaya taldeko kideek Olatzekin gauzak bere onera ekarri behar dituzte, oriotarra haserretu egin baitzen ia talde guztiak bera aukeratu zuelako duelura joateko. Olatzen itzulera izugarrizko ezustekoa izan da taldekideentzat eta baliteke bere itzulerak, Herrantxirenak bezala, taldeko indartsuak nortzuk diren hausnartzera bultzatzea.

Ez ezazu galdu "El Conquistador del Caribe", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen, EITB Nahieranen app berrian eta EITB Mediako gainerako euskarri digitaletan ikus daitezke.