10:03

telebista

Asteburuko kirolak

Emakumezkoen III. Bizkaia Paleta Txapelketako finala gaur, zuzenean, EITBn

EITB Media

Bigarren B Mailako futbolak, Binakako Txapelketak, herri kirolek eta "Helmuga" saioak osatuko dute asteburuko kirol eskaintza.

  • ETB Kirolak

    Kirol eskaintza zabala, asteburuan, ETB1en eta eitb.eus-en. Irudia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Asteburuko kirol eskaintzak futbola, herri kirolak, pala eta esku pilota izango ditu ardatz. Horrez gain, "Helmuga" saioak Zourdine Thiorren istorioa emango digu ezagutzera. Emanaldi guztiak ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango ditugu. 

Larunbatean, 15:45ean, Bigarren B Mailako Amorebieta vs S.D. Logroñés partida eskainiko da, eta, segidan, Iruñeko pilota jaialdia. Bertan, bi partida hauek jokatuko dira: P. Etxeberria-Ruiz / Egiguren V-Martija eta Ezkurdia-Tolosa / Elezkano II-Zabaleta (Binakako Txapelketa). 

Igandean, 12:00etan, Emakumeen Larruzko Pilotako III. Bizkaia Paleta Txapelketako finala, Galdos-Mendizabal / Irazustabarrena-Arrillaga, izango dugu ikusgai Bilbotik, baita 3. eta 4. postua erabakiko duen partida ere, Nagore-Etxaniz / Larrarte-Erasun. 

Arratsaldeko pilota emankizuna ere Bilboko Bizkaia pilotalekutik izango da, hiru norgehiagoka hauekin: Urrutikoetxea-Aranguren / Agirre-Imaz, Altuna III-Mariezkurrena II / Peña II-Albisu (Binakako Txapelketa) eta Alberdi-Salaverri II / Salaberria-O. Etxebarria (Promozio Txapelketa). 

Aurrez, 16:00etan, herri kirolen tartean, bezperan Berastegin jokatutako Banakako Txapelketan gertatutakoak bilduko dituzte. 

Zourdine Thiorren istorioa, "Helmuga" saioan 

Senegalgoa jaiotzez eta Orion errotua, Zourdine Thior Sansen aritu zen lehendabizi eta orain Real Unionen jokatzen du. Integrazioa, futbola, euskara… hainbat gai uztartzen dituen erreportajea eskainiko du "Helmuga" saioak. 

Eski akrobatikoan aritzen den Maialen Oiartzabal Oiartzungo eskiatzailearekin ere mintzatuko dira, eta Asterix txakurraren istorioa ezagutuko dugu. Alejandro Gomez urte hasieran buruko tumore baten erruz hil zen korrikalariaren txakurra izana; orain Daniel Arenas aritzen da Asterix txakurrarekin bikejoring modalitatean. 

Azkenik, Tokioko jokoei eskainitako aste honetako Basque Teamen bideoan jaurtitzaile eta jauzilariak izango dira protagonista.

 

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena