Itxi

telebista

22:30etan

Julian Iantzi eta Leire azken kanporatua, gaur gauean, "El Conquis" debatean

EITB Media

Abenturako unerik gogor eta estuenak komentatuko ditu platoan, Mikelekin batera. Leire, berriz, Inge, Maria eta Maialen taldekideekin elkartuko da.

  • Leire, "El Conquistador del Caribe" abenturako azken kanporatua

    Leire, "El Conquistador" saioko azken kanporatua. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Julian Iantzi eta Leire, "El Conquistador del Caribe" abenturako azken kanporatua, izango dira gaur gauean "El Conquis" debatean.

Astelehenean bukatu zuen abentura Leire Gazteako ordezkariak, proban azkena geratu ostean. Bilbotarrak bere burua aurkeztu zuen duelura joateko, lehiatu beharra zuela argudiatuta; eta Nahia etxera bidaltzeko zorian egon zen. Hala ere, etxera itzuli behar izan zuen Leirek. Asteazkenenean Inge, Maria eta Maialen taldekideekin elkartuko da "El Conquis" saioko platoan, eta Bego entzuteko aukera ere izango dute, oraindik ikusi ez dugun  bideo batean.

Conquis Komunitateko kide asko ari dira hitz egiten Julianek aurtengo edizioan duen paperaren inguruan. Aurkezlea "amesgaiztoa" ari da izaten lehiakide eta kapitainentzat, eta inork ez dio ihes egiten lesakarraren kritika gogorrei. Asteazken honetan "El Conquis" debateko platoan izango da Julian, Mikelekin batera aurtengo abenturako une gogor eta estuenak komentatzeko eta azken immunitate jokoa aztertzeko. David baino biziagoa izan al zen Eneko? Jokoa bertatik bertara bizi izan zuten Julianekin eta Mikelekin aztertuko dute asteazkenean.

Aitor izan zen gaueko beste protagonistetako bat, tipula jan eta garaipena eman baitzion taldeari. Bigarrenez aukeratu dute Aitor taldeko buru, baina hala ere ez dago pozik. Asteazkenean Aitorrek berak kontatuko du zer gertatzen zaion, orain arte ikusi ez dugun elkarrizketa batean.

Los Haitiseseko azken ordua ere jasoko du saioak, eta taldeek izango duten misio garrantzitsua ere ikusiko dugu. Izan ere, bi lehiakide aukeratu beharko dituzte, baina beste taldeko kideen artean! Asteazkenean jakingo dugu zeintzuk diren hautatuak eta zertan datza hurrengo immunitate jokoa.

Mikel, Seleta, Nakor, Manu, Durana, Isa eta Eider konkistologoek izango dute zer aztertu, eta Conquis Komunitateak ere iritzia eman ahal  izango du Twitter eta Instagram bidez. Ohi bezala, Oizeder Mayok eta Isma Pereirak emango dute horren berri, Gaztea Connection set-etik. Horrez gain, aurrera darrai Publikoaren Faboritoa aukeratzeko lehia.

"El Conquis" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.