Itxi

telebista

22:30ean

Teknologia eta natura Eindhovenen, gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioan

EITB Media

Maria Lacalle, Gorka Ibañez, Raquel Alegria, Elisa Ubide eta Javier Basurtu euskaldunek erakutsiko dituzte bertako bazterrak.

  • Vascos por el Mundo Eindhoven Van Gogh

    Van Goghen margolanak. Argazkia: "Vascos por el Mundo"

Gaur gauean, Gorka Vallejo erreportaria eta Javier Moreno kameraria Herbehereetako bosgarren hiririk handiena den Eindhovenera joango dira. Gasteizek pareko biztanleria du, eta Europako kilometro karratu adimentsuena du bere baitan. Maria Lacalle, Gorka Ibañez, Raquel Alegria, Elisa Ubide eta Javier Basurturen eskutik, besteak beste, zonaldeko txokorik esanguratsuenak bisitatuko ditu "Vascos por el Mundo" saioak. Ekiteko gaitasun handia, abegikortasuna eta gazta eta garagardoarekiko maitasuna dira bertako bizilagunen ezaugarri adierazgarrienak.  

"VxM" High Tech Campusera hurbilduko da, bertan baitago Europa oso kilometro karratu adimentsuena. Auzorik modernoena eta buhameena ere bisitatuko dute, Stripj -S alegia; diseinu industriala galdu gabe aro berrietara moldatzen jakin izan dute bertan. 

Gainera, inguruotako behi autoktonoei buruzko guztia ezagutzeko aukera izango du saioak. Gazta egiteko modu tradizionala ere ikasiko dute. 

Era berean, Den Boscheko kanaletan arrauna egiteko aukera ez dute galduko. Ondoren, bertako katedrala bisitatzeaz gain, El Boscoren monumentu famatua ikusiko dute. 

Van Gogh bi urtez bizi izan zen Nuenen herrian, eta "Vascos por el Mundo"k bertako kaleetan zehar osteratxoa egin eta margolariaren irudietan ikus daitezkeen benetako lekuak bisitatuko ditu. Izan ere, Nuenen aire zabaleko museo baita. 

"Vascos por el Mundo" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.