Itxi

telebista

Audientzia

"El Conquis" debatea bere ordu tartean audientzia-buru, asteazken gauean

EITB Media

Patxi Alonsok aurkeztutako saioak denboraldiko daturik altuena lortu zuen.

  • Leire Basañez Patxi Alonsorekin.

    Leire Basañez Patxi Alonsorekin. EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia

Asteazken gaueko "El Conquis" debatea bere ordu tartean lider izan zen, % 17,5eko audientzia-zatiarekin, denboraldiko daturik altuenarekin, hain zuzen ere. Patxi Alonsok aurkeztutako saioak 214.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan, eta aurtengo edizioko bigarren saiorik ikusiena izan zen.

Julian Iantzi platoan egon zen abenturako nondik norakoak eta lehiakideekin duen jarrera azalduz. Gainera, Leire Basañez Los Haitiseseko azken kanporatua izan zuten gonbidatu.